Oroimenaren azala - Jordi Sierra (Aitor Arana itzultzaile)

Irakurketa klubean hautatu ez diren liburuak baina interesgarriak deritxozuen liburuei buruzko gomendioak, iruzkinak, eztabaidak...

Moderadorea: ibon

gorkaazk
Mezuak: 38
Izena emanda: Ira 18th, '09, 05:57
Kontaktua:

Oroimenaren azala - Jordi Sierra (Aitor Arana itzultzaile)

MezuaNork gorkaazk » Urt 11th, '10, 11:01

Ea liburuari buruz bizpahiru galderei erantzuten diegun:

1. Gustatu zaigu liburu hau? Zergatik?
2. Pasarte bat kopiatuko zenuke fgure foro honetara? Zergatik hautatu duzu pasarte hori?

gorkaazk
Mezuak: 38
Izena emanda: Ira 18th, '09, 05:57
Kontaktua:

Re: Oroimenaren azala - Jordi Sierra (Aitor Arana itzultzaile)

MezuaNork gorkaazk » Api 16th, '10, 01:23

201. orrialdetik kopiatuko dut:

"Boli Kostako kakao plantazioetan lanean ari diren 15.000 --kopuruak zehaztugabeak dira-- mutiko esklaboei. Mundu osoan esklabotza-egoeran bizi diren 17.000.000 --kopuruak zehaztugabeak dira berriz-- mutikoei. Gure planeta suntsitzen duten ia 25 gerretan gaur egun borrokan ari diren 300.000 --zehaztasun gehiago-- mutikoei. Gerrilletan borrokan, lekuz aldatuta, prostituitzera behartuta, hiri handietako aldirietan abandonatuta edo ezertarako eskubiderik gabeko egoera negargarrian lanean soldata duinik gabe, higiene gabe, eskolarik gabe mundu osoan gaur egun dauden 300.000.000 neska-mutikoei --ezin zehaztugabetasun handiagoz jardun "milioiak" biribilduta ematean--. Eta azken hamarkadako gerretan hil diren 2.000.000ei, gorputz-adarrak moztuta geratu diren 6.000.000ei, beren etxeetatik atera eta lekuz aldatu dituzten 12.000.000ei, edo bere organoak ordain dezaketen seme-alabei txertatzeko besterik gabe desagertzen diren beste haiei.

Neska-mutikoren bat gora-behera.

Jordi Sierra i Fabra
2001ko udaberrian

nagore2b
Mezuak: 2
Izena emanda: Ots 12th, '10, 08:29

Re: Oroimenaren azala - Jordi Sierra (Aitor Arana itzultzaile)

MezuaNork nagore2b » Api 16th, '10, 12:41

1. Gustatu zaigu liburu hau? Zergatik?
Bai ,gustatu zait. oso interesgarria iruditu zait eta oso harin hartu nion haria .Aurrekoa baino askoz errezagoa eta politagoa dela uste dut .
2. Pasarte bat kopiatuko zenuke fgure foro honetara? Zergatik hautatu duzu pasarte hori?
26 .orrialdea
Mutikoak praketan pixa egiten zuela ikusi nuenean begiak ireki eta burua mugitu nuen diskrezio lagunkoia erakutziz,baina hura txarra zela jakinaraziz.
kopiatuko nuke oso ondo irudi tu zait Kalilek egin zuena ,mutila ez zuen ezagutzen baina egoera horregatan lagundu egin ziolako esanez pixa ez egiteko ,jabea gipoitu egin zezakeelako.
Uste dut laguntzea bizia dela ,eta egoera hauetan gehiago.
nagore2b(e)k editatuta azkenengoz Api 23rd, '10, 12:46(e)an, guztira behin editatuta.

andrea2b
Mezuak: 3
Izena emanda: Urt 11th, '10, 09:30

Re: Oroimenaren azala - Jordi Sierra (Aitor Arana itzultzaile)

MezuaNork andrea2b » Api 21st, '10, 18:29

1. Gustatu zaigu liburu hau? Zergatik?
Bai,asko guztztu zait.Aurrekoeren kontrakoaren arabehera(Bilbao-New York-Bilbao)liburu hau,askoz ere errazagoa da ulertzeko eta gure bizitzakobeste alde batzuk,ezagutzen ez ditugunak,azaltzen digu.Eta penagarria da alako zituazioak.

2. Pasarte bat kopiatuko zenuke gure foro honetara? Zergatik hautatu duzu pasarte hori?
Aitak semeari saltzen dionean;alako zituazioak ez dira hemen ikusten,baina arrigarria da.Harrituta geratu nintzen,eta ez dut pasarte hau aukeratu gustoko dudalako,baizik eta;beste lekuetako gauza onak eta txarrak ezagutzea guztatzen zait baina zuituazio honek asko mind ninduen.

jonejuiz
Mezuak: 3
Izena emanda: Ots 2nd, '10, 17:05

Re: Oroimenaren azala - Jordi Sierra (Aitor Arana itzultzaile)

MezuaNork jonejuiz » Api 23rd, '10, 12:41

1. Gustatu zaigu liburu hau? Zergatik?
Gustatu zait liburua.Entretenigarria iruditu zait aurreko liburua ez bezala.Ulertzeko askoz errazagoa izan da. Guri gertatzen ez zaizkigun gauzak kontatzen ditu, eta oso ondo dago era horretan, jendea, beste leku batzuetan zelako ekintzetara moldatu behar diren ikus dezakeelako.
2.Pasarte bat kopiatuko zenuke gure foro honetara? Zergatik hautatu duzu pasarte hori?
27.orr
-Nola duzu izena?
-Ieoba Bayabei
-Ni kalil Mtube naiz.
-Zergaitik gaude kateatuta?
-Erosi egin gaitu
Mutikoak inoiz ahaztuko ez dudan begiradaz gainditu ninduen.Zentzugabekeria geureganatu behar dugunean,egiak ez du zentzurik izaten.Berarentzat niretzat bezain ilogikoa zen hura.Ametsgaiztoa.

Pasarte hau aukeratu dut,mutikoei gertututakoak nahigabetu ninduelako.
Ieobak inondik inora ere ez zuen pentzatuko bere gurasoek saldu egingo zutela baina hemen ikus daiteke leku batzuetan daukaten pobrezia, zeren eta gurasoek euren seme-alabak saltzen dituzte bizitza hobeagoa izango duten nahiarekin eta azkenean gizon baten esklabo bihurtzen dira, gainera mezpretzuz tratatuak izaten dira.

iratxe2b
Mezuak: 2
Izena emanda: Ots 12th, '10, 08:35

Re: Oroimenaren azala - Jordi Sierra (Aitor Arana itzultzaile)

MezuaNork iratxe2b » Api 23rd, '10, 15:54

1. Gustatu zaigu liburu hau? Zergatik?
Bai, liburua gustatu zait.Interesgarria iruditu zaidalako.Aurrekoan irakurri genuen liburua baino errasago iruditu zait irakurtzeko eta ulertzeko.
2. Pasarte bat kopiatuko zenuke gure foro honetara? Zergatik hautatu duzu pasarte hori?
27.orrialdea
-Nire gurasoek bere eskuetan utzi naute lana eta hezibidea bila diezazkidan. Duadi Dialaboujaunak hitz eman die...
-Nire aitak ere hala uste zuen-esan nuen-.Baina Zippok hamabost dolar ordaindu zizkion neuregatik.


Pasarte hau aukeratu dut, harrigarria iruditzen zaidalako guraso batzuk euren semeei beste pertsona batzuei saltzea, seme bat ez daukalako preziorik eta txarto egon arren diruz ez da aitzakia zure semeari saltzeko.Eta oraindik harrigarriagoa iruditu zait pertsona batek, ume bateri 15 dolarreko prezioa ipintzea. Ikusten da nola beste herrialde batzuetan oso txarto daudela ekonomian, pobrezian daudelako eta batzuetan ez gara konturatzen sortea daukagula gure bizimoduagaz, ez gara konturatzen beste leku batzuetan gu baino txarrago bizi direla eta ez dugu baloratzen daukagun guztia.

saioaM2B
Mezuak: 1
Izena emanda: Ots 12th, '10, 08:55

Re: Oroimenaren azala - Jordi Sierra (Aitor Arana itzultzaile)

MezuaNork saioaM2B » Api 30th, '10, 07:51

1. Gustatu zaigu liburu hau? Zergatik?
Bai asko gustatu zait New York Bilbao New York baino askoz hobeago izan da.Beste herrialdetan dauden gertaerak ikusteko lagundu dit.
2. Pasarte bat kopiatuko zenuke gure foro honetara? Zergatik hautatu duzu pasarte hori?
118 orr
-Ez leloa izan.Ateratzen denean ahaztu egingo duzu.Eta lagunak erantzun zidan:
-Bizirik jarraitzen duzu norbaitek gogoan eta bihotzean zaramatzan bitartean.Zutaz inor oroitzen ez denean hiltzera zara.Mezedez,Kalil Mtube,eraman nazazu zurekin.Nire lagun bakarra izan zen,Manu Sibangoren kanpamentuan azkenik bereiziz joan ginen arren.Ieoba Bayabeikbizirik iraun nahi izan zuen,besterik gabe.
-Beldur naiz-negar egin zuen.

Pasarte hau aukeratu dut naiz eta pana emateagatik asko guztatu zaidalako Ieoba Kalini berataz ez asteko eskatzen dionean.
saioaM2B(e)k editatuta azkenengoz Mai 3rd, '10, 18:44(e)an, guztira behin editatuta.

ariane2b
Mezuak: 2
Izena emanda: Urt 11th, '10, 19:42

Re: Oroimenaren azala - Jordi Sierra (Aitor Arana itzultzaile)

MezuaNork ariane2b » Mai 2nd, '10, 09:52

1. Gustatu zaigu liburu hau? Zergatik?
"Bilbao-New York-Bilbao" baino askoz gehiago gustatu zait. Hobeto ulertzen delako eta entretenigarria iruditu zaidalako.
2. Pasarte bat kopiatuko zenuke gure foro honetara?
69.or 1º paragrafoa
"-Azkar....
....horrelakorik egin."

Zergatik hautatu duzu pasarte hori?
Pasartre hau aukeratu dut zer eragin duen bildurrak situazio hauetan ikusteko.
Momentu hauetan ikusten da nortzuk diren lagun onak; benetakoak.

noelia borja 2 B
Mezuak: 3
Izena emanda: Urt 22nd, '10, 08:59

Re: Oroimenaren azala - Jordi Sierra (Aitor Arana itzultzaile)

MezuaNork noelia borja 2 B » Mai 10th, '10, 17:59

1. Gustatu zaigu liburu hau? Zergatik?
Bai , liburua gustatu zait .Oso polita dela uste dut eta gainera balio hezigarri handia duela uste dut .
2. Pasarte bat kopiatuko zenuke gure foro honetara?

-Zurekin ari naiz .
-Ama…
-Irten .
-Ezin… dut...
-Zuri deika ari dira .
-Hil egin nahi naute .
-Ez hauek ez .Entzun , Kalil Mtube . Entzun .

Zergatik hautatu duzu pasarte hori?
Kalil, ez da asko fidatu bere bizitza arriskuan dagoelako , baina bere amak esan dioenez kasu egiten dio . Batzuetan gure gurasoei ez diegu kasu handirik egiten eta Kalil bere amari bai . Horregatik aukeratu dut .

Leire 2.B
Mezuak: 2
Izena emanda: Urt 10th, '10, 18:41

Re: Oroimenaren azala - Jordi Sierra (Aitor Arana itzultzaile)

MezuaNork Leire 2.B » Mai 10th, '10, 19:18

1. Gustatu zaigu liburu hau? Zergatik?
Bai, liburu honetan oso ondo azaltzen delako zelan bizi diren gaur egun pertsonak Afrikan.

2. Pasarte bat kopiatuko zenuke gure foro honetara?
"Oroimena, azal asko dauzkan tipula baten modukoa dela esan zidan. Barru-barrukoan egia omen dago, garena, benetan garena, sortzez garen lekua, jatorria, geure amaren usaina, aitaren aurpegia... Eta esan zidan hazten garenean azal berriak sortzen ditugula, eta bihotz hori estali. Zenbat eta gehiago hazi, orduan eta azal gehiago gehitzen ditugu. Bizitzak azal berriak sortzen ditu, eta batzuetan hain lodiak dira, oroitzapen berrienetatik ere bereizte gaituzte; beraz, urrunenak edo sakonenak..."

Zergatik hautatu duzu pasarte hori?
Pasarte hau aukeartu dut, hemen ulertu dudalako zergatik jarri dion izenburu hau liburuari Jordi Sierra i Fabrak.


“Bestelako liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan