Berandu da gelditzeko, Unai Iturriaga

Irakurketa klubean hautatu ez diren liburuak baina interesgarriak deritxozuen liburuei buruzko gomendioak, iruzkinak, eztabaidak...

Moderadorea: ibon

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Berandu da gelditzeko, Unai Iturriaga

MezuaNork ibon » Aza 24th, '09, 07:46

Irudia

Berandu da gelditzeko, Unai Iturriaga

"Bilbok behar zuen nobela berri bat, Somera eta Ronda kaleetan barrena ibiliko dena, Atxurin, Erriberan, San Frantziskon... Halaxe dabil Mikel, Zuria Beltz musika taldeko baxu-jolea: ez lanik ez dirurik; Dionisosen etxean bizi da, honen lepotik. Eta ahal denean, parranda eta rock and rolla.

Nobela honetako narratzaileak zirikatu egingo du irakurlea, trufatuko da bere pertsonaiez, irainduko ditu gogaikarriak. Elkarrizketen biziak erakutsiko ditu kontzertu eta tabernetako jendeak, eta ezagunak egingo zaizkigu batzuk. Egunerokotasuna umorez hartzen ez duena ergelduko da, baina laborria serio hartzen ez duena ziniko bihurtuko. Una itrurriagaren lehen eleberriari ekin orduko abian jarrriko da liburuko makineria osoa, gurpil zoro baten pare. Honezkero berandu da gelditzeko."

(azaletik hartua)

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: Berandu da gelditzeko, Unai Iturriaga

MezuaNork ibon » Aza 24th, '09, 07:59

Nahiz ta aspaldi irakurria nuen, berriro irakurri behar izan dut liburua aurtengo Liburujatun Leihaketarako (portzierto, oraindik garaiz zaudete apuntatzeko) guztiz ahaztua baitnuen.

Eta berriro liluratu nau. Oso gomendagarria.

(Susa argitaletxeak nobela osoa eskaintzen du bere webgunean: http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuak.pl?lib=narr33)

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: Berandu da gelditzeko, Unai Iturriaga

MezuaNork ibon » 22nd, '09, 04:09

Zaharra zara Bilbo eta ez zenuen beste eleberririk behar.

Eta hala ere, ia egunero (beno, orain gero eta gutxiago) milaka tanta H2O suizidatzen diren hirian, kale bakoitzak, kantoi bakoitzak, ia ia espaloietako metro karratu bakoitzak, abestiren bat eskeinita duen hirian, hunkigarria iruditu daiteken eleberria loretu da.

Urte batzuk pasa dira liburua argitaratu zenetik (1999) eta baliteke lorea tximurtu egin dala esan dezakenik egotea. Baina nire ustez, liburuak bere freskotasuna mantendu du. Aro hortako Bilboko gau-martxa ezagutu duenak zinez gustokoa izan behar duela eleberri hau.

Liburu musikatua, irakurtzen zauden bitartean abestiren baten oihartzun gertua dakarkizuna. Protagonistak musika-talde baten jotzeagatik adierazi daiteken musikarekiko hurbiltasunari, beti aurkitu leikion erreferentzia musikal zuzenen bat gehitzen zaio (adierazgarria, adibidez 39. orrialdean Mikelek egiten duen ibilbidea Plateroren Cantalojasetik, BAPen San Frantziskora, Ruperren La Merced edo Oskorriren Zazpi Kaleetara)

Liburuan aurkitu ditudan abestien aipamenak:



    Beste aldean, BAP!! (Gainera, talde honek Mikelen taldeko izenarekin antz handia duen diskoa atera zuen: Zuria beltzez)



Topatu al duzue besterik?


Musikaz aparte, beste hainbat libururen erreferentziak ere aurkitu daitezke bertan:




Deigarriak iruditu zaizkidan hiru-lau gauza:

Udaleko langileak hamaikagarrenez, amaigaberrenez, estolderia konpontzen ari ziren (77. or.)

Patata tortilla ikaragarria egiten zuen, benetan ona. Ia bere amarenen pare jartzen zituen Dionisosenak: jakinik ere ez dagoela norberaren amarena baino patata tortilla hoberik. Hala behar du, eta, ez bada ere, hala esan behar da. Amen sailkapenean hamar puxtarri dagozkio tortillari, ezin baita norberaren ama toki txarrean utzi. (121. or.)

Mikelen bihotzean gehiegizko abiadura hartu zuten taupadek [...] Bihotzak legezko abiadura-koxka guztiak gainditu zituen, baina bere zainetako autobideetan ez zegoen isuna jartzeko ertzainik (144-145. or.)

Batzuetan zaila da iragana albo batera uztea, erabat ahaztea. Ezinezkoa dela esango nuke, baina ezinbestekoa ere bai... (166. or.)


“Bestelako liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan