Londres kartoizkoa da, Unai Elorriaga

Irakurketa klubean hautatu ez diren liburuak baina interesgarriak deritxozuen liburuei buruzko gomendioak, iruzkinak, eztabaidak...

Moderadorea: ibon

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Londres kartoizkoa da, Unai Elorriaga

MezuaNork ibon » Aza 12th, '09, 02:44

Irudia


Londres kartoizkoa da / Unai Elorriaga


Atzeko azalean datorrena:

Arratsaldero igotzen da Phineas, bere lagunekin, hamazazpigarren teilatura, handik bakarrik ikusten baitira herriko bi sarrerak batera: errepidea eta tren-geltokia. Itxaroten daude, izan ere, uda honetan iritsi beharko lukeen norbaiten zain.

Erabat amaitu ez den diktaduraren ondorengo garai lanbrotsuan, krudelkeriaren oroitzapena jaso eta gorde nahi dute pertsonaiek, beren zauriak behingoz ixteko, tiraniaren zerbitzariek zirrikitu guztiak itxirik dituzten arren.

Berrikuntza osoa eman dio Elorriagak bere obrari, bai gaiaren, bai idazkeraren aldetik, baina bere erroei eutsiz: itxurazko soiltasun guztiz landua, literatur lana erlojuaren doitasuna duen artefaktua ere izatea, gizon-emakumeen beldur eta sentimendu sakonetara heltzeko gaitasuna.

gorkaazk
Mezuak: 38
Izena emanda: Ira 18th, '09, 05:57
Kontaktua:

Re: Londres kartoizkoa da, Unai Elorriaga

MezuaNork gorkaazk » Aza 15th, '09, 14:45

Bakoitzak bere gustuak eta neuri ez zaizkit Samuel Beckett eta Elorriaga gehiegi gustatzen. :oops:
Saiatu naiz beraien liburuekin baina aspertu. Gehiago saiatu beharko.

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: Londres kartoizkoa da, Unai Elorriaga

MezuaNork ibon » Aza 25th, '09, 03:21

Ba momentuz lehenengo zatia baino ez dut irakurri (liburuaren erdia, gutxigorabehera) ta ez zait hain txarra iruditu. Irakurtzeko gogoa pizten dau eta hori da eleberri bati eskatzen diodan baldintza bakarrenetarikoa.

Becketten kontu hori ongi ekarria iruditzen zait, neuri ere autore hori etorri bait zait burura liburua irakurtzerakoan. Ez dut Elorriagaren aurreko libururik irakurri (lotsagarria neurea) beraz, ezin bere estiloaren aldaketaz jardun. Baina liburu honetan agertzen duena oso soila iruditzen zait, ia-ia antzerki lan baten modura moldatua. Deskribapenak nahiko zehatzak eta narrazioaren indarra pertsonaien (antzezleen?) elkarrizketetan oinarrituz. Gainera, tentsioan mantentzen zaituen elementurik garrantzisuenak Phineasen arrebea den Sora itxarotea, hain zuzen, Godoten esperoan liburura garamatza (neuri bai, behintzat).

Ezin dudana asmatu Phineas eta besteak bizi diren herriaren tamaina da, txikia edo handia ote? Hainbat teilatu ditu (ezin nezake ziur esan, baina nonon ehundik gora teilatu daudela irakurri dudalakoan nago) baina bertora heltzeko oso era eskasak agertzen ditu (trena eta errepide bakarra) beraz, ezin oso handia izan. Gainera, non kokatu daiteke? Pertsonaien izenek Europako Erdialdeko inguruko kutsua dute, baina izenburutik bertotik eta liburu osoan zehar agertzen den Lodreserako erreferentzia horrek despistatu egiten du.

Agertzen zaigun egoera ere, oraindik lar baretu gabe dagoela aditzera ematen du. Nahiz eta ikazkinen diktaduraren epe latzak halanolako amaiera bat izan, igarotako epe horren zantzuak nabariak dira (gogorarazteko, liburu brodatuaren atalak ere tartekatzen ditu noizean behin autoreak)

Gustatu egin zaizkit herri horrek dituen ohitura xelebreak (teilatuetatik ibiltea, grabazioak egitea...) eta baita sarri erabiltzen den egitura hau: Ezdakitnork (herriko jendeak, normalean) honako hau gogoratzen du batzuetan [...]Hori da ezdakitnork batzuetan gogoratzen duena.

Ziurrenik liburuaren garapenean argituko den galdera bategaz uzten dut hau momentuz: Zergatik eroango ote ditu Phineasek sagar erre biak erretiluan egunero?

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: Londres kartoizkoa da, Unai Elorriaga

MezuaNork ibon » Aza 25th, '09, 03:25

Aurreko mezua ikusi dut eta zentzuratua dagoela dirudi, baina argumentuari buruzko espoilerrak ekiditzearren dago horrela eginda. Liburua irakurrita baldin baduzue (edo ez bazaizue axola argumentuko zeozer jakitea) xaguaren ezkerreko botoia sakatuta gainetik igarotzerakoan irakurri egin zeinkie barruan idatzita dagoana.

Erabiltzaile-irudia
ibon
Mezuak: 68
Izena emanda: Ira 29th, '09, 05:00

Re: Londres kartoizkoa da, Unai Elorriaga

MezuaNork ibon » 3rd, '09, 12:53

Behin liburua amaituta, lehenago jaurtitako itaun batzuen erantzunak lor daitezke. Ez bekokia gehien tximurtu didan itaunera (sagarren kontu hori) baina tire, bai herriaren tamaina eta kokapenari buruzkoak eta holangorik.

(Ez baldin baduzu liburua irakurri, hemendik aurrera ez jarraitzea gomendatuko nizuke)

Salto handia igarritan da lehenengo zatitik bigarrenera. Bigarren zati honetan LONDRES agertzen zaigu eta bertan, arrotz egingo zaizkigun hiru pertsonai. Lehenengo zatian eurei buruzko inolako berririk eman ez diguten hiru pertsonai arrotz eta (niri behintzat) desatseginak.

Phineas izenak Jules Verneren eleberria bazekarren burura, pertsonai hauek, munduari bira egiteko apustua sortu zeneko giroa (Londongo Club edo horien antzekoa) dakarte. Phineasen aurkariak esatearren eleberri honetan ere, zuzenean ez bada ere, hala gertatuko direnak.

Azalpenak, liburuaren zati bietako munduak harilkatzen direnean aitaren gogoeta batek eta Bornasen azken grabazioak emango digute gakoa baino ez ditugu ulertuko. (Herriaren tamainarena, adibidez) (Flechsig albinoa erizainaren bila doanean, uste baino herri handiagoa dela dio)

Azkenean, hartu dudan sorpresarik handiena eta benetan desorekatuta utzi nauenak, Soraren desagerpenaren arrazoia izan da (KONTUZ HEMEN, hau lodia da eta :o -->) Aktibismo politikoari egotzi zitzaiokeen desagerpena, azkenik, pairatzen duen eskizofreniaren ondorioa baino ez da, aitak ospitalera bidali baitzuen Sora gizajoa.

Bestetik, zapore mingotsa ere geratzen da diktaduran osteko zigorgabetasun giroarekin. Teilatuko lagunek hainbat ahalegin egingo dituzte ikazkinen erantzukizuna frogatuko duten errun txostenak bilatzen, eta lortu orduko, ez dutela ezertarako balio konturatzen dira

...eta sagarren kontua nondik datorren jakin gabe!

Erabiltzaile-irudia
liburutegia
Site Admin
Mezuak: 14
Izena emanda: Ira 9th, '09, 22:42
Kokapena: Leioa (Bizkaia)
Kontaktua:

Re: Londres kartoizkoa da, Unai Elorriaga

MezuaNork liburutegia » 9th, '09, 07:14

Unai Elorriagarekin egon ginen Algortan (Uribe Kostako irakurzaleen txokoak antolaturiko solasaldian, hain zuzen) eta horri buruz hitzegin dugu liburutegiko blogean:

Unai Elorriagarekin Algortan

(erretiluko sagarren kontua azaldurik, azkenean ;) )


“Bestelako liburuak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Erabiltzaile Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. eta gonbidatu 1 nabigatzen foroan